Ikastetxeak

Ikastetxeak

Jarraian, ikastetxeetan eskaintzen ditugun zerbitzuak zehazten ditugu:

Eskolaz kanpoko jarduerak: ikasleen beteriko garapen fisiko zein emozionala sustatzeko, eskolaz kanpoko jarduera anitzak eskaintzen ditugu.

Seme – alabak edozein jardueretan dauden bitartean, astia ahalik eta gehien aprobetxatu nahi duten gurasoentzat, berriz, jarduerak ere baditugu.

Udalekuak: ikastetxeetan bertan kanpusak antolatzen ditugu data berezietan.

Haurtzaindegia: ikastetxean bertan haurtzaindegi zerbitzua eskaintzen dugu, seme – alaba eskolan lehenago utzi edota beranduago jaso behar duten gurasoei zuzenduta.

Kudeaketa zerbitzua: zure ikastetxean burutzen diren eskolaz kanpoko zein kirol jardueren kudeaketa zerbitzua daukagu.