Sarritan, gure seme – alabentzat, eskolaz kanpoko jarduerak guk bete ez ditugun desioen arabera aukeratzen ditugu. Hala ere, haiengan kalterik ez sortzeko, bere interes eta gaitasunak ezagutzea garrantzitsua da. Jarraian, gure txikientzat eskolaz kanpoko jarduerak aukeratzean kontuan izan behar ditugun zenbait gauza gomendatzen dizkizuegu:
Beraz, zure seme – alabaren jarduera aukeratzerakoan alde hauek kontuan izatea gomendatzen dizugu.
Gero eta gehiago dira bere langileei ahalik eta lan – osasun baldintza onenak eskeintzeaz arduratzen diren enpresak, langile osasuntsuak izatea produktibitate handiagoaren sinonimo dela ulertu dutelako. Gure langileen osasuna zaintzea, enpresarentzat oso onuragarria eta probetxuzkoa da.
Honek, enpresak bere gain erantzunkizuna hartzea eta bere langileen lan – osasuna hobetuko duten tresna eraginkorrak bilatzea suposatzen du, enpresaren itxura eta ospea sendotzeko osagai gehigarria izanez.
Tresna horietako bat jarduera fisikoa da. Pilates eta antzeko jarduerek, jarrera desegokiekin harremana duten arazo kopurua gutxitzen lagunduko digute, ondorengo onurak lortuz:
Gizakia, betidanik, bere osasun eta entrenamendu fisikoaz arduratu izan da. Egoera fisiko ona izateak, aldizka kirola egitearekin eta elikadura orekatua izatearekin batera, bizi kalitate hobea ziurtatzen du. Entrenatzaile pertsonala, gure helburuak lortzen laguntzeko pertsona ezin aproposagoa da.
Entrenatzaile pertsonala ariketa programak eta entrenamendu pertsonalizatuak egiteaz arduratzen den profesionala da. Lana gimnasio batean, bere etxean, bezeroaren etxean, parkean, edo gaur egungo bertsioan, interneten bidez aurrera eraman dezake. Bere eginbeharra bezeroaren osasun eta gaitasun fisikoak aztertzea da, maila ezberdinekoak izan daitezkeen zenbait ariketa zehazteko.
Entrenatzaile pertsonal baten zerbitzuak kontratatzeak, jarraian zehazten ditugun zenbait abantaila eskeiniko dizkigu:
Egiaztatu ahal izan dugunez, gure entrenamendu saioetan abantailak ugariak izango dira entrenatzaile pertsonal on baten zerbitzuak kontratatzen baditugu.
Post honetan bizkar eta artikulazioen mina saihesteko, jarrera ohitura zuzenak izatearen garrantziaz hitz egingo dugu. Jarrera berean denbora luzez gaudenean, bizkarrezurrak zein artikulazioek sufritu egiten dute, sarritan, hartutako jarrerek gure bizkarrezurraren kurbadura fisiologikoa handitzen dutelako.
Beraz, jarrera on bat, osasun on batentzat oinarrizkoa da. Besteengan erraz antzematen dugu jarrera txar bat , baina gugan ikustea, nabaritzea eta zuzentzea, ordea, ez da hain erraza. Horretarako, gure gorputza aztertu behar dugu, akatsak ezagutu eta hauek zuzentzen saiatu.
Zergatik garrantzitsua da jarrera zuzena mantentzea?
Jarrera oker baten ondorioak:
Jarrera oker batek, muskuluen gehiegizko ahalegina suposatu dezake hauek denbora luzez jarrera berdinean daudenean. Uneoro jarrera oso zurruna mantentzen duten pertsonek, adibidez, gerrialdean arazoak izateko aukera handiak izango dituzte.
Beraz, jarrera ezin hobea izatea ezinbestekoa da egunero egiten ditugun jarduerak zaman bihurtu ez daitezen.