Osasuna eta produktibitatea

Pornew.kilixketa.com-admin

Osasuna eta produktibitatea

Gero eta gehiago dira bere langileei ahalik eta lan – osasun baldintza onenak eskeintzeaz arduratzen diren enpresak, langile osasuntsuak izatea produktibitate handiagoaren sinonimo dela ulertu dutelako. Gure langileen osasuna zaintzea, enpresarentzat oso onuragarria eta probetxuzkoa da.

Honek, enpresak bere gain erantzunkizuna hartzea eta bere langileen lan – osasuna hobetuko duten tresna eraginkorrak bilatzea suposatzen du, enpresaren itxura eta ospea sendotzeko osagai gehigarria izanez.

Tresna horietako bat jarduera fisikoa da. Pilates eta antzeko jarduerek, jarrera desegokiekin harremana duten arazo kopurua gutxitzen lagunduko digute, ondorengo onurak lortuz:

  • Artikulazio eta muskuluak gehiegi kargatu barik lana aurrera eramateko egoera fisiko ezin hobearen lorpena.
  • Zure langileen gorputz jarreraren hobekuntza, bere sistema muskulu – eskeletikoaren hondatze goiztiarra saiheztuz eta lan – bajak gutxituz.
  • Zure langileak proiektu zehatz baten ondorioz presiopean egongo direnean, jarduera hauek kontzentrazioa mantentzen eta larritasuna gutxitzen lagunduko diete.
  • Zure langileak motibatu ahal izango dituzu eta zerbitzu hauek zure bezero onenei oparitu.

About the author

new.kilixketa.com-admin administrator

Deja un comentario