Jarrera kontrola

Pornew.kilixketa.com-admin

Jarrera kontrola

Post honetan bizkar eta artikulazioen mina saihesteko, jarrera ohitura zuzenak izatearen garrantziaz hitz egingo dugu. Jarrera berean denbora luzez gaudenean, bizkarrezurrak zein artikulazioek sufritu egiten dute, sarritan, hartutako jarrerek gure bizkarrezurraren kurbadura fisiologikoa handitzen dutelako.

Beraz, jarrera on bat, osasun on batentzat oinarrizkoa da. Besteengan erraz antzematen dugu jarrera txar bat , baina gugan ikustea, nabaritzea eta zuzentzea, ordea, ez da hain erraza. Horretarako, gure gorputza aztertu behar dugu, akatsak ezagutu eta hauek zuzentzen saiatu.

Zergatik garrantzitsua da jarrera zuzena mantentzea?

  • Gorputz pisua artikulazio ezberdinengan era zuzenean banatuko dugu, bizkarreko behe aldea edota belaunak gehiegi kargatu gabe.
  • Ornoak batera mantentzen dituzten loitaluengan tentsioa gutxituko dugu, hernia izateko aukerak murriztuz.
  • Muskuluei era eraginkorragoan lan egiten utziko diegu, eguneroko jarduerak egiteko indar gutxiago erabiliz, eta beraz, gutxiago nekatuz.

Jarrera oker baten ondorioak:

Jarrera oker batek, muskuluen gehiegizko ahalegina suposatu dezake hauek denbora luzez jarrera berdinean daudenean. Uneoro jarrera oso zurruna mantentzen duten pertsonek, adibidez, gerrialdean arazoak izateko aukera handiak izango dituzte.

Beraz, jarrera ezin hobea izatea ezinbestekoa da egunero egiten ditugun jarduerak zaman bihurtu ez daitezen.

About the author

new.kilixketa.com-admin administrator

Deja un comentario