Nola aukeratu eskolaz kanpoko jarduera bat?

Pornew.kilixketa.com-admin

Nola aukeratu eskolaz kanpoko jarduera bat?

Sarritan, gure seme – alabentzat, eskolaz kanpoko jarduerak guk bete ez ditugun desioen arabera aukeratzen ditugu. Hala ere, haiengan kalterik ez sortzeko, bere interes eta gaitasunak ezagutzea garrantzitsua da. Jarraian, gure txikientzat eskolaz kanpoko jarduerak aukeratzean kontuan izan behar ditugun zenbait gauza gomendatzen dizkizuegu:

  • Eskolatik kanpo zer egitea gustatuko litzaiokeen galdetu zure seme – alabari.
  • Aukeratutako jardueraren saio bat hartzen utzi gustatuko zaion jakiteko.
  • Bere adina, nahiak eta gaitasunak kontuan hartu aukeratu baino lehen. Adibidez, zure alabak dantza gustoko badu, «gaur egungo dantza» jarduera iradoki ahal diozu, multikirola beharrean.
  • 6 urte baino lehen, psikologoek araurik gabeko jarduerak gomendatzen dituzte.
  • Inoiz ez erabili jarduera saritu edota zigortzeko.
  • Haurra logure dela, nekatuta dagoela, edota jardueretara ez joateko aitzakiak jartzen dituela ikusten baduzu, jarduera hori berarentzat gehiegi izan daiteke.
  • Haurra gogoz joan behar da jardueretara.

Beraz, zure seme – alabaren jarduera aukeratzerakoan alde hauek kontuan izatea gomendatzen dizugu.

About the author

new.kilixketa.com-admin administrator

Deja un comentario